Monthly Archives: azaroa 2013

365_urd_non-212x300

Euskarak 365 egun

Aurten Euskatzaleon Topaguneak bultzatuta eta lekuan lekuko euskara elkartearen bitartez euskarak 365 egun lema aldarrikatuko dugu nazio mailan. Abenduaren 3an euskararen eguna ospatuko dugu baina abenduaren 3aren aurreko egunak eta ondorengoak ere garrantzitsuak direla azpimarratu nahi dugu. Euskatzaleok urte osoan bizi nahi dugu euskaraz eta hori aldarrikatzen dugu. Euskararen erabilera egunero eta esparru guztietan.

Honekin lotuta, lelo hau duen kartela jaso dute bergarrarrek  Goienarekin batera. Kartel hau ikusteko toki baten (balkoi, leiho, lantegi, denda, taberna, etxeetako atari…) jartzea eskatzen dugu

Euskarak egun bat ospatzeko eta 365 gozatzeko!

B_eskola_koloretan

Helduen bertso eskola martxan

Jardun euskara elkarteak eta Gaztetxeak elkarlanean helduen bertso eskola jarri dute abian. Eskolak asteazkenetan izango dira 20:15etan Gaztetxean eta lehen saioa abenduaren 4an izango da. Bertsolari, bertsozale, hasiberri, aditu zein herritar guztientzat dago zabalik eta doakoa izango da. Bertso eskolaren helburu nagusiak Bergaran beretsozaletasuna berpiztea, ahozkotasuna lantzea eta Bergarako bertsozaleen transmisioa ziurtatzea dira. Izen ematea Jardunen egin daiteke, Errotalde Jauregian (Kultur etxean) edo 943763661 telefono zenbakian.

 

Gaztetxea ta Jardunen baitan

zabaldu nahi da berria

bertso eskola jator batekin

piztu nahi dela herria

bi astetik behin asteazkenez

   iluntzeetan jarria

     gaztea, zaharra, on-ona, txarra

   marroia edo gorria

baldintza gabe izango zara

  gurean ongi etorria

Animatu eta zatoz!!!

2013-LIBURUEN-TRUKE-AZOKA-txikia

Euskarazko liburuen truke azoka

Jardun Euskara Elkarteak EUSKARAZKO LIBURUEN TRUKE AZOKA antolatu du, azaroaren 11tik 30ra.

HELBURUAK:

Egitasmoaren helburu nagusia euskal irakurketa suspertzea da, liburuen berrerabilpena bultzatuz.

NOLA:

Dagoeneko erabili ez eta egoera onean dauden liburuak JARDUN EUSKARA ELKARTEra (Kultur etxea) ekar daitezke.

Liburuak sailkatu egingo dira adinaren arabera (haur, gazte eta heldu) eta liburu bakoitzeko txartel bat emango da.

Ondoren, txartel bakoitza sailkapen bereko edozein liburugatik trukatu ahal izango da.

LIBURUEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

– Egoera onean eta osorik egon behar dira.
– Bildumak, kopurua edozein izanda ere, txartel bakar baten truke aldatuko dira.
– Liburuak euskarazkoak izan behar dute (haur, gazte zein helduen liburuak).
– Ez dira onartuko sexu bereizketarik edo indarkeriaren aldeko jarrerarik erakusten dituzten liburuak.
– Ikas liburuak ez dira onartuko.

LIBURUEN BILKETA:

Liburuak jaso, egoera onean daudela egiaztatu eta hala bada, truke azokarako txartela emango da.

Egunak: azaroaren 11tik 29ra
Ordutegia: 9:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 19:00etara (ostiraletan 18:00ak arte)
Lekua: Jardun (kultur etxea)

TRUKE AZOKA:

Txartelaren truke liburu bat hartzeko aukera egongo da.

Eguna: azaroak 30, larunbata
Ordutegia: 11:00etatik 14:00etara
Lekua: Munibe plaza (Mokolo eguneko azoka)

LIBURUAK PERTSONEN GARAPENERAKO TRESNA EZINHOBEA DIRA, BERAZ, ANIMATU, PARTE HARTU ETA IRAKURRI!

airean

ETBko AIREAN saiora publiko bezala

Jardun euskara elkartean ETBko Airean saiora publiko bezala joateko gonbidapena jaso dugu. 25 pertsonako taldea osatu behar dugu eta arratsalde pasa bertara joateko prest dauden euskaldunak behar ditugu.

Programa Jaime Otamendik aurkezten du egunero ETB 1ean arratsaldeko 15:45etatik 17:30etara bitartean.

Grabaketa Donostian (Miramonen) izango da eta ETBk bertara joateko autobusa jartzen du.

EGUNA: Abenduak 10, asteartea
ORDUA: 14:00ak aldean joateko autobusa
              18:00ak aldean bueltako autobusa

Animatu!!! Eta animatu lasai zuen ingurukoak (etxekoak, familiakoak, lagunak…)!!

Joan nahi duzuenok Jardunen izena eman beharko duzue azaroak 21a baino lehen. Izen abizenak eta NAN zenbakia eman behar dira.

paisaia

Bergarako hizkuntza paisaia

 

 

Euskararen normalizazioan aurrera pausuak emateko, hizkuntza paisaiak ere berebiziko garrantzia du.

Azken urteetan, arlo honetan ez dugu aurrerapauso nabarmenik antzeman herrian eta honek kezka sortarazi digu. Arlo honetan hutsuneak gune desberdinetan ikusten ditugu (kalea, komertzioak, zerbitzu publikoak…) eta arrazoiak ere anitzak izan daitezke (kontzientzia falta, ohitura, erosotasuna…). Kontutan hartuta zerbitzu guztiei euskarak balio erantsia ematen diela, eremu publiko zein pribatuei eta herritarrei gai honen inguruan kontzientzia hartu eta herriko hizkuntza paisaia euskalduntzeko ahalegina eskatzen diegu. Zeregin honetan laguntza nahi edo behar izanez gero, Jardunen prest gaude.

Ez dugu zalantzarik, denon artean lortuko dugu!

amodiozko

Amodiozko Gutunen XXII. Lehiaketa

 

 

Lurrikara-dardarek eta zorabio eztandek hustu ditzatela boligrafoak eta kolpatu ordenagailuetako teklatuak. Azken urteotan bezalaxe, aurten ere,  Jardun Euskara Elkarteak amodiozko gutunen  lehiaketa antolatu du. Aurtengoan, amodiozko gutunen XXII.edizioa ospatuko da.

1999an edo lehenago jaiotako guztiek parte hartu ahal izango dute lehiaketan eta gutunak DIN A-4 formatuko orrietan aurkeztu behar dira, eskuz zein ordenagailuz idatzita. Jardunek kultura etxean duen bulegora bidali behar dira lanak –Errotalde Jauregia z/g, 20570 Bergara– edo amodiozkogutunak@gmail.com helbidera.

Eskuorria deskargatzeko klikatu hemen.

Lehiaketaren oinarriak:

  • Lehiaketa honetan 1999an edo lehenago jaiotako edozein pertsonak parte har dezake.
  • Lan guztiak jatorrizkoak, argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute.
  • Lanek gutun forma izan beharko dute eta DIN A-4 orritan eskuz zein ordenagailuz idatzita aurkeztu ahal izango dira. Lanen luzera ezin izango da bi orrialde baino gehiagokoa izan.
  • Posta arruntez bidaltzeko, egilearen datuak kartazal txiki batean sartu (izen abizenak, adina, telefonoa, helbidea), ondoren kartazal txiki hau eta gutuna kartazal handiago batean sartu eta bidali.Posta elektronikoz bidaltzeko, gutuna fitxategi batean bidaliko da, “gutuna” izenarekin eta egilearen datuak, “egilea” izena duen beste fitxategi batean.
  • Gutunak honako helbide honetara bidali beharko dira

AMODIOZKO GUTUNEN XXII. LEHIAKETA

Jardun Elkartea, Errotalde jauregia z/g

20570 Bergara – Gipuzkoa

Posta elektronikoa: amodiozkogutunak@gmail.com

Informazio gehiago: Telf: 943763661-943760819 eta Jardunen web orrian (www.jardun.org).

  • Lanak jasotzeko azken eguna 2014ko urtarrilaren 7a izango da.
  •  Sariak honako hauek izango dira:

                  – 1. saria: 500 euro.
                  – 2. saria: 250 euro.
                  – Bergarar onenarendako saria: 150 euro (1. edo 2. saria Bergarako norbaitek lortuko balu, bergarar onenarentzako saria hurrengo bergarar onenari emango litzaioke).
                  – 26 urtetik beherakoen onenari saria: 150 euro. Irakurle gazteek emandako saria (1. edo 2. saria 26 urtetik beherako norbaitek lortuko balu saria hurrengo gazte onenari emango litzaioke).

  • Sari ematea otsailaren 14an, ostirala, San Balentin egunean egingo da, Bergarako kultur etxean, iluntzeko 19:00etan.
  • Lan guztiak Jardun Elkartearen esku geratuko dira eta osorik zein zatika argitaratzeko aukera izango du, beti ere, egilea zein den garbi adieraziz.
  •  Lehiaketaren epaimahaia literatura eta kultura munduko pertsona ezagunek osatuko dute. Gazteen sarirako epaimahaia berriz, Bergarako  ikastetxeetako ikaslez osatua egongo da.