Monthly Archives: abendua 2018

Euskal trivialeko irabazleak

Aurtengo Euskal trivialeko azken edizioa ere arrakastatsua izan da. Denera 256 pertsonak parte hartu dute eta 125 galdetegi bete dira.

Hemen dituzue irabazleak:

A kategoria: Ane Mateos eta Oihane Martin

B kategoria: Auritz Arantzabal

D kategoria: Jose Luis Carnicero

Eskerrik asko parte hartzaile guztiei eta zorionak irabazleei!

WhatsApp Image 2018-12-27 at 09.03.53 Auritz Arantzabal Oihane Martin WhatsApp Image 2018-12-27 at 09.03.53 (1)

Laneskaintza

Lan eskaintza

Jarduneko eskolaz kanpoko euskara errefortzuak emateko irakaslea behar da.

Interesatuak aurkeztu curriculuma Jardunen edo bidali gaztejardun@topagunea.com helbidera.

Curriculumak aurkezteko azken eguna abenduaren 28a izango da.

Informazio gehiagorako jarri Jardunekin harremanetan.

abendua

Domeketan familian gozatzen

Igande honetan, abenduak 23, “domeketan familian gozatzen” ekimenaren baitan, Gabonetako postre goxo eta erraz bat egiteko aukera izango da. Bertan parte hartu nahi dutenak Oxirondoko gune librera gerturatu  beharko dira 11:30etarako.

Animatu familia giroan sukaldaritzan murgildu eta goiz polit bat pasatzera!

abendua

IMG_7563

Magiaz beteriko egunak Bergarako ludotekan

Magia izan da azken asteko protagonista ludotekan. Ostegtunean Niala magoaren bisita izan genuen. Truko eta truko artean, barre egiteko tartea ere izan genuen. Arratsalde ederra izan zen! Ludotekako nagusienak (hezitzaileak barne) txundituta gelditu ginen, gehiago ikusteko gogoz…

Ostiralean, berriz, txikitxoenekin Sekula betiko lurraldera bidaiatu genuen. Peter Panek lagun mordoa egin zituen ludotekan: jolastu, marraztu, dantza… denetik egin genuen.

Aste honetan, Santo Tomas egunaren aitzakiarekin taloak egingo ditugu ludotekan. Oporrei ongi-etorria emateko plan bikaina! Animatu!IMG_7563 IMG_7581 IMG_7600 IMG_7572 IMG_7556 IMG_7652 IMG_7667 IMG_7688

XXVII_AmodiozkoGutunak-001

Bergarako XXVII. amodiozko gutunen eta III. amodiozko esaldien lehiaketa

Amodiozko gutunen lehiaketaren helburua literaturaren beste alor bat jorratzea da, gaur egungo teknologiak kontutan hartuta geroz eta gutxiago erabiltzen dira gutunak eta.

Gutunak idazterako orduan amodioaren esparru zabala, ez dauka zertan pertsonen amodioaren inguruan izan beharrik, beste gai batzuen artean, herriarekiko, lekuekiko, pertsonekiko maitasuna lantzen da .

Esaldi lehiaketaren helburua, gutun bat idatzi beharrean zerbait motza eta euskaraz idaztera animatzea da. Hau da, norbaiti edo zerbaiti diozun maitasuna edo sentimenduak whatshappez edo emailez ere adieraztea. Idazkera informala bultzatuz.

Aurten epaimahaia ondorengo hauek osatuko dute:

Epaimahai nagusia:

Eneko Barberena Mondragon ( idazlea )
Itziar Ugarte Irizar ( iazko irabazlea )
Nerea Ibarzabal Salegi ( bertsolaria )
Iñaki Etxezarraga Maiztegi “EtxE” (musikaria)

Epaimahai gaztea:

-Aranzadi ikastola:
Izar Kortabarria
Nora Ormaetxea

-Ipintza institutua
Eider Etxaniz
Maddi Bengoa

XXVII_AmodiozkoGutunak-002

WhatsApp Image 2018-12-13 at 10.14.32

Eman izena berbalagunean!

Egin jauzi eta segi ingurukoekin euskara erabiltzen!

Parte hartu al zenuen Euskaraldian?  Ziur baietz! Eta orain jauzi egiten jarraitzeko garaia da. Ez duzula saltoa eman oraindik? Ba garaiz zabiltza!  Mintzapraktikako taldeetan lagun artean euskaraz aritzeko aukera bikaina daukazu!

2019a aukeraz hasteko modu hoberik ba al da? Eman izena Mintzapraktikako taldeetan eta segi euskara ingurukoekin erabiltzen! Egin jauzi!

IZENA EMATEKO:

JARDUN EUSKARA ELKARTEA (Errotalde jauregia z/g)

943763661 / 605712469

jardunkultura@topagunea.com

WhatsApp Image 2018-12-13 at 10.14.32

IMG-20181212-WA0002

Ate irekiak Bergarako ludotekan

Bihar eta etzi, abenduak 13 eta 14,  ate irekiak izango dira Bergarako ludotekan. Ostegunean magia ikuskizuna egongo da LH2. mailatik hasi eta LH6. maila arteko gaztetxoentzat. Ostiralean ordea, HH3. mailatik LH1. maila arteko haurrentzat “Sekula betiko lurraldean” jaia egingo da.

Animatu ludoteka gertuagotik ezagutu eta ekintzetaz gozatzera!

IMG-20181212-WA0002

KOSMETIKA IKASTAROA

Kosmetika ikastaroa

Gabon egunetarako kosmetikako ikastaro bat antolatu da, abenduaren 26 eta 27an burutuko dena. Tailer hau ohiko kosmetika kurtso bat baino gehiago izango da, etxean dituzuen kosmetikoak ekartzeko aukera izango duzue eta hauek dituzten osagaiak nola aztertu irakatsiko da. Etiketen aurrean irizpide kritikoa sustatzeaz gain, bertan kosmetiko batzuk ere prestatuko dira eta hauek etxera eramateko aukera egongo da gainera. Ezpainetakoa, krema hidratantea, hortzetako pasta, desodorantea eta aloe vera krema egingo dira hain justu ere.

Irakasle bezala Janire Lamariano, kimika organikoan doktorea, izango da. Tailerra Oxirondoko azokan izango da, 15:00etatik 17:00etara edo 18:00etatik 20:00etar(jende gehien apuntatzen den ordua). Plaza mugatuak izango dira, 15 pertsona gehienez eta prezioari dagokionez 10€ ordaindu beharko dira eta bazkide izanez gero 8€.

Animatu kosmetikoak egiten ikasi eta irizpide kritikoa garatzera.

KOSMETIKA IKASTAROA

Euskararen eguna Bergarako ludotekan

Ikusi zelako bideo polita osatu duten Bergarako ludotekan Euskararen egunean egin zutenarekin:

be701df1-c52e-43c2-a74d-f8e7f12499b2

Arrayago#26 “Hamaika hilabetetan txapa; eta orain zer?”

Euskaraldian buru-belarri lanean ibili den Amaia Arrayagok hartu du oraingoan lekukoa. Koordinazio lanetan ibili da 6 hilabetez  eta ekimenean bizi izandakoaz idatzi du Euskaraldia bukatu bezain pronto:

“2017ko abenduaren 3an entzun genuen askok lehengo aldiz Euskaraldia hitza, nork imajinatuko zuen horrek zekarrena. 2018ko maiatzean eskaini zidaten Bergarako Euskaraldiko dinamizatzailea izatea eta jakin gabe oso ondo non sartzen ari nintzen, baiezkoa eman nion batzordeari. Eta hor hasi zen nire -eta beste askoren- abentura. Ez naiz ni izan oso militante, ezta ere oso euskaltzale; baina inork ez dezala esan euskara maite ez dudala ezta ere kezkatzen ez nauela.

Ekainean hasi nintzen Bergarako Euskaraldiko batzordean nire burua kokatzen, bakoitzak bere ideiak botatzen zituen; hau, hori eta hura zegoen antolatzeko. Nik ez dut gezurrik esango, ez nintzen asko enteratzen. Ondoren, Bergarako Hamaikakoa osatu behar izan genuen, eta hor hasi nintzen Bergarako jendearekin hitz egiten, telefonoak eskatu, deitu edota zuzenean beraiengana jotzen. Osatu genuen hamaika egunetan Bergarakoon enbaxadoreak izango zirenen taldea; orain, horiek herriari aurkeztu behar genien. Eta horra hor jendaurrean nire lehenengo agerraldia. Irakasle izateko ikasketak bukatu berri nituen; eta esan dezaket jende aurrean hitz egitera ohituta nengoela. Baina ez oholtza (txikia bazen ere) baten gainean kalean hitz egitera.

Egunak aurrera egiten zuten heinean, geroz eta jende gehiagok zekien zer zen Euskaraldia, ahobizi eta belarriprest hitzak geroz eta ezagunagoak ziren askorentzat; eta beste horrenbestek txapa non jaso zezaketen galdetzen ziguten. Irailaren 20an hasi ginen batzuk izena ematen. Bergaran 1200 ahobizi eta 800 belarriprest espero genituen; eta hasierako erritmoa ikusita pozik ginen. Irailean Bergarako enpresa, kultur eta kirol elkarteekin eta komertzioekin jarri ginen harremanetan; eta sustatzaile izateko gonbita egin genien. Erantzun oso ona izan genuen: enpresa eta elkarte askok ordezkari bat izendatu zuten eta gurekin harremanetan jarri ziren, beraiek arduratu ziren ekimena beraien inguruan zabaltzeaz eta izen-ematea kudeatzeaz. Bergarako komertzioak berriz, prest azaldu ziren lanorduetan ere bi roletako bat jorratzeko. Mila-mila esker guzti horiei.

Azaroaren 23a geroz eta hurbilagoa  zegoen eta jendearen kezkak, usteak (eta uste-okerrak) eta galderak argitzeko aholku saioak prestatzen hasi ginen. Eta horiekin hasi zen nire ustez, Euskaraldiak ekarri duen politena: ilusioa eta gogoa. Saio horietara jendea entzutera etortzen zen, baina amaieran beraien iritziak partekatzen zituzten. Jende anitza ikusten zen pleno aretoko aulkietan jarrita, ezaguneko elkarrizketak oso baikorrak ziren, eta jendea oraindik izena ematera gerturatzen zen. Azaroaren azken asteetan, jendeak espero ez genuen abiaduran ematen zuen izena, eta azkar gainditu ziren gure aurreikuspenak. Gure urduritasuna hor hasi zen: jendeak ba ote daki ariketa zertan datzan? Eta bakoitzak bere konpromisoak zeintzuk diren? Eta txapak, nahikoak izango ditugu? Ai ama! Azaroaren 23a ate joka eta jendeak txapa jaso eta jaso.

Eibarren Bigarren Errepublika egun bat lehenago hasi zuten; eta Bergararrok Euskaraldia. Azaroaren 22a osteguna eta Santa Zezilia zela aprobetxatu genuen eta Ahobizi eta Belarriprest jaitsi genituen herrira Bitorianatxo izango balira bezala. Eta plaza beteta. Txapa janzte bateratua egin genuen eta askori Maddalen Arzallusek kantatu zuen “Hilabeteetan txapa entzun eta, azkenerako jantzi dugu txapa” pasatuko zitzaien burutik.

Hala ere, hamaika egun horietan ez nituen ikusi  nahi beste txapa… Zenbat txapa etxean ahaztuta, zenbat txapa txaketa azpian ezkutatuta, zenbat txapa aurreko eguneko txamarran lagata… Ui, eta zenbat ahobizi elkarren artean gazteleraz berbetan! Hala ere, bizipen eta anekdota positiboak entzutean hori poza; gutxi askorengan aldaketak eragin ditu Euskaraldiak, eta horrekin geratzen naiz ni.

“Baina Euskaraldia hamaika egunetan ez e, Euskaraldia urte osoan, beti!” esan didate askok. Txapa etxean utziko dugu, baina euskara agerian eramango dugula uste dut nik. Entrenamendu gogor bat egin dugu hamaika egun horietan, ez dezagun orain lasterketaz paso egin. Zoriondu nahi ditut ahobizi eta belarriprest guztiak; eta animatu nahi ditut aurten belarriprest izan direnei, horrela jarraitzeko, jendeak beraiei euskaraz egiten eskatzeko. Datorren urtean agian, ahobizi izango dira, entrenamendu gehiagorekin, praktika gehiagorekin, euskarazko mintzalagunak eginik; adibidez, “Berriketan” egitasmora gehituz. Eta horren inguruan Maitane Arizabaletak badu zer esan eta horregatik galdetzen diot, zergatik eta zertarako Berriketan?

Nire aldetik, eskerrik asko, Ahobizi; eta eskerrik asko, Belarriprest.”