Monthly Archives: iraila 2019

euskara errefortzuak, zabalpena_001

Euskara errefortzuak

Urtero bezala, aurten ere Jardun Euskara Elkartea Bergarako udalarekin elkarlanean, Lehen hezkuntzako haurrentzat zuzendutako eskolaz kanpoko euskara errefortzuak emango dira astelehenetik ostiralera.

Haurraren euskara mailaren arabera, ordutegi ezberdinak izango dira eta hauek urrian hasiko dira.

Informazio gehiagorako, Jardun Euskara Elkarteko bulegoan, Errotalde Jauregian (Udal liburutegia) edo 943763661 telefonora deituz.

 —————————————————————————————————————————————————

Como en años anteriores, este año también Jardun Euskara Elkartea impartirá clases de refuerzos de euskera de lunes a viernes  con la colaboración del ayuntamiento de Bergara.

Empezaremos en octubre y dependiendo del nivel de euskera del niño/a, los horarios serán diferentes. Éstas clases empezarán en Octubre.

 Para más infromación, acurdir a la oficina de Jardun, en el Palacio Errotalde (biblioteca municipal) o llamar al teléfono 943763661.

 

euskara errefortzuak, zabalpena_001

haur bertsoeskola3_001

Haur eta gaztetxoen bertso eskola

Aurtengo ikasturtera begira, aurrekoetan bezala, haur eta gaztetxoei zuzendutako bertso eskola antolatu dugu. Urritik maiatzera bitartean, asteartetan, izango duzue bertsozale gaztetxoenek zita. Klaseak Udal liburutegiko ganbaran izango dira eta doaineko ikastaroa izango da.

Izen emateak:

jardunkultura@topagunea.eus

Errotalde jauregian z/g

943763661/605712469

Animatu zaitezte!

 

haur bertsoeskola3_001

XABOIAK kartela_001

Xaboi ekologikoak egiteko tailerra

Datorren hilean, Urriak 10 ean, Xaboi ekologikoak egiteko tailerra antolatu du Jardun euskara elkarteak. Irizar jauregian izango da eta arratsaldeko 18:30etatik 20:30ak arteko iraupena izango du.

Tailerren prezioa 5€koa izango da Jarduneko bazkideentzat eta berbalagunentzat, gainontzekoek berriz, 7€ ordainduko dute. Tailerra amaitzean bakoitzak xaboi bana etxera eramateko aukera izango du.

Izen emateak:

jardunkultura@topagunea.eus

Errotalde jauregian z/g

943763661/605712469

Gehienez 15 pertsonako taldea osatuko da. Beraz, ez galdu aukera eta, animatu zaitez izen ematera!

 

XABOIAK kartela_001

eguneanbehin

Egunean Behin eta “Ariz-Ondo”

CodeSyntax-ek sortutako aplikazioa dugu Egunean Behin. Android eta Iphone erabiltzaileentzat sorturiko tribial estiloko joko bat da. Euskal erreferentziadun iturri ezberdinetatik sortutako 50.000 galdera prestatu dituzte eta egunean 10 galdera argitaratuko dira kirola, geografia, matematika, kultura eta abarren inguruan. Zenbat eta erantzun gehiago asmatu eta zenbat eta azkarrago puntu gehiago lortu ahal izango dira eta domekero ranking-a ikusteko aukera izango da. Irailak 16tik aurrera denboraldi berriari ekingo diote eta zenbait berrikuntza egingo dituztela jakinarazi dute.

Hau horrela, bergarar batzuk “Ariz-Ondo” izeneko talde bat egiteko proposamena egin dute. Jolasean dabiltzan bergarar guztiak elkartzea helburu duena.

-Jokua jeisteko GooglePlay edo AppStoren

-“Ariz-Ondo” taldeko kide izateko: https://eguneanbehin.app.link/rhNDjOp8cY 

 

eguneanbehin2

haur3_001

Antzerki eskolak

Aurtengo kurtsorako antzerki eskoletarako izen emateak ireki berri ditugu. Oraingoan ere haur, gazte eta helduentzat bideratutako eskolak izango dira.

Antzerki tailerrak pertsonen garapen pertsonalerako eta hezkuntzarako tresna oso garrantzitsu zein aproposak izan daitezke. Tailer hauen oinarria ludikoa dela azpimarratu beharra daukagu eta, honen bidez, ahozko eta gorputzezko adierazpena modu dinamikoan lantzen da. Metodologia parte hartzaileak, talde lana, elkartasuna eta hausnarketa bultzatzen ditu. Tailer hauen helburuen artean hauek azpimarratuko genituzke: norbere eta gainontzekoen gorputzen ezagutza sustatzea; pentsatu, arrazoitu eta kritikatzeko gaitasuna eskuratzea; ahotsa, ahozkortasuna eta komunikazioa lantzea; eta noski, hizkuntza eta hiztegian sakontzea.

 

 

Haur eta gazteak, ostiral arratsaldetan Zabalotegi aretoan, 17€ (12€ bazkideak).

Helduak, astearte arratsaldetan Zabalotegi aretoan, 22€ ( 17€ bazkideak).

 

haur3_001 gazte333_001 heldu33_001

IMG-20190905-WA0029

Potx magoa

Atzo, Potx magoak, magia ikuskizun ederra eskeini zien haur eta gurasoei. Eguraldiak lagundu ez zuenez, Oxirondoko gune librea magiaz bete zuen. Gaztetxoak gustura hurbildu ziren eta horren adierazgarri da hurrengo argazkia:

IMG-20190905-WA0029

ludoteka

Bergarako Ludotekak

Ostiralean, irailak 6, zabalduko dira Jardun ek kudeatzen dituen Azokako, Angiozarreko eta Osintxuko udal ludotekak. Astelehenetik ostiralera egongo dira zabalik, eta 3-12 urte bitartekoei zuzenduta daude.
Irailak 6tik 30era ate irekiak izango dira. Eman izena ludotekan bertan, 17:00etatik 20:00etara. Zatoz!

 

 

ludoteka

 

 

OXIRONDOKO LUDOTEKA

Ludoteka_Azoka19, eskuorriak_002

 

OSINTXU ETA ANGIOZARKO LUDOTEKAK

Ludoteka_AngiozarOsintxu19, eskuorriak_002

potxmagoaKartela

Potx magoa

Datorren ostegunean, arratsaldeko 18:00etan, Potx magoaren emanaldia izango dugu Oxirondo plazan. Eguraldiak laguntzen ez badu Oxirondoko gune librean izango da. Animatu zaitezte!!

 

09.- IRAILA 2019 (1)

Iraileko euskararen bozgorailua

Iraileko euskararen bozgorailua:

“Euskaraz egitea NORMALTASUNAREN kontra egitea da” Joseba Sarrionandia

 

09.- IRAILA 2019 (1)

jardun_logoa

Oporretatik bueltan

Astelehen on danoi! Azken hilabete honetako oporraldixan ostian bueltan gare berriz. Kurtsua hasteko indarberritxuta etorri ga! Laister hasiko ga honen berri emoten!