Agur t´erdi:
Bergarako Jardun Euskara Elkarteak, azaroaren 12an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan Jon Arretxe ren 11 bidaia 11 liburu ikus-entzunezkoa antolatu du. Jon Arretxe ere bertan izango da.
Agur t´erdi:
Bergarako Jardun Euskara Elkarteak, azaroaren 12an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan Jon Arretxe ren 11 bidaia 11 liburu ikus-entzunezkoa antolatu du. Jon Arretxe ere bertan izango da.
Kaixo, euskaltzale:
Jakina da gure herrian euskararen egoera ez dela guk nahiko genukeen bezalakoa. Ez dago esan beharrik ere egoera hori bereziki gogorra dela Euskal Herriko zonalde batzuetan. Horietako bi dira Erribera eta Zuberoa. Lurralde bi hauetan zailtasun handiak dituzte euskara ikasteko, besteak beste gure hizkuntzak lege babesik ez duelako. Horrez gain, bertako ekoizleak ere ez dira garai onenak bizitzen ari.
EUSKARAZKO LIBURUEN TRUKE AZOKA
Azaroaren 3tik 21era
Azken urteotan bezalaxe, aurten ere, hasiak gara dagoeneko amodiozko gutunen lehiaketaren edizioa berriaren zabalpenarekin. Aurtengoan, amodiozko gutunen XXIII. edizioa ospatuko da .
Proiektu honen iturria herritar talde batek Bergaran euskara bultzatzeko egitasmoren batean parte hartzeko azaldutako gogoa da. Proposamen haren haritik, lantalde bat osatu eta herriko euskararen hutsuneak aztertu eta horiek gainditzeko bideei buruzko gogoeta egin da.
Gogoeta horretan agertutako hutsuneen artean merkataritzako hizkuntza paisaian euskarak izandako atzerakada nabarmendu da. Atzeraka horren arrazoien inguruan honakoak azaldu dira, besteak beste:
– Dendari batzuen gaitasun falta, ziurtasun falta, gaztelaniaz erosoago sentitzea…
– Bezero euskaldunen eskaririk eza. Bezero askok nahiago izatea kartel horiek euskaraz ere egotea baina nahi hori ez adieraztea dendariei.
Hala, beraz, egoera hori hobetzeko asmoz dator proiektu hau.
Jardun euskara elkartean, 25. urteurrenaren bueltan, hiru saiotako gogoeta prozesua burutuko dugu urria-azaroa bitartean.
Jarduneko zuzendaritzatik herritar guztiak eta bereziki Jarduneko bazkideak gongidatu nahi dutu bertan parte hartzera.
Aurtengo jaietako zapiaren marrazki lehiaketan parte hartzeko epea maiatzaren 20an amaitzen da.
ANIMATU ETA AURKEZTU ZURE MARRAZKIA! Jarraian dituzu oinarriak:
Udaleku irekiak ekainaren 30etik uztailaren 18ra bitartean burutuko dira, goizeko 10:00etatik 13:00era.
Udalekuak 2002-2011 urte bitartean jaiotako eta bergaran erroldatutako haurrei zuzenduta egongo dira.
Izen ematea maiatzaren 12tik 23ra bitartean egin beharko da bi modu hauetako baten:
Herriko jaietako zapiaren irudia lortzeko marrazki lehiaketa antolatu du Jardunek. Lehiaketan parte hartzeko epea maiatzaren 20an amaituko da eta lehiaketako oinarriak jarraian azaltzen ditugu:
Aurtengo udaleku irekiak ekainaren 30etik uztailaren 18ra bitartean burutuko dira, goizez 10:00etatik 13:00era. Bertan lan egin nahi duten begiraleek maiatzaren 12tik 23ra arteko epea izango dute curriculuma aurkezteko.
Curriculuma Jardunera (kultur etxera) ekarri edo jardun@topagunea.com helbide elaktronikoara bidali daiteke.
Informazio gehiago nahi izanez gero jarri gurekin harremanetan.