Euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko kanpainaren baitan, abenduaren 10etik 15era bitartean Bergarako Elkar Megadendan erosten diren euskarazko literatur liburuak merkeago erosteko aukera egongo da. Izan ere, epe honetan egindako liburuen erosketen txartela Jarduneko bulegora ekarriz gero, deskontua abonatuko da.
Abenduko bozgorailua
Euskaraladia Bergaran!! Guztira 3423 parte hartzaile. Horietatik 2833 ahobizi eta 590 belarriprest! Zorionak!!!
Angiozarko ludotekan primeran
Angiozarko ludotekan ere ekintza ezberdin ugari egin dituzte azaroan zehar. Sukaldaritza tailerrak, Euskaraldiarekin lotutako hainbat ekintza eta tratu onaren eguna ere ospatu dituzte besteak beste. Ikusi argazkiak!
Tripontzia hemen da
Tripontzia Urteberriko Sariaren boletoak salgai jarri dira dagoeneko. Jarduneko bulegoan salgai daude 5 eurotan, beraz, interesa duen oro bertatik pasa daiteke boletoa eskuratzeko.
Euskaraldia ludoteketan
Bergarako ludoteketan Euskaraldia dela eta hainbat ekintza ezberdin burutzen dabiltza egun hauen zehar. Ahobizi eta belarriprest maskotak egiteaz gain photocall politak ere osatu dituzte esaterako. Osintxuko ludotekaren kasuan gainera bideo bat ere…
Euskarazko liburuen truke azoka
Badator euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko kanpaina. Honekin lotuta, abenduaren 3an hasi eta 16ra bitartean euskarazko liburuen truke azoka jarriko da martxan. Bertan parte hartzeko, gaur egun erabili ez eta egoera onean dauden euskarazko…
Berbalagun eta herritarrentzat pintxo-potea
Berbalagunak ekimenetik sortutako ideia ezin hobe bat da honako hau. Hileko azken ostegunetan pintxo-potea egiteko geldituko dira, honela modu atsegin eta jator batean euskara praktikatzeko aukera eman nahi da. Planteamendua taberna batetik abiatu eta 4 pote hartzea izango da.
Bergarako bertsolari txapelketa
Badator Bergarako bertsolari txapelketa. Aurtengo edizioan bi finalerdi jokatuko dira, lehena azaroaren 30ean eta bigarrena abenduaren 14an.
Domeketan familian gozatzen
Igande honetan, azaroak 25, domeketan familian gozatzen ekimenaren baitan, gabonetako apaingarriak egiteko aukera izango da Oxirondo azokako gune librean 11:30etatik 13:30etara bitartean. Gerturatu familian eta gozatu gainerakoekin eskulanak egiten!
Amodiozko gutun eta esaldien lehiaketa
Aurten ere bueltan da Amodiozko gutun eta esaldien lehiaketa. Gutunei dagokienez aurtengoa XVII. edizioa izango da eta esaldiena ordea III.a. Egindako gutunak jasotzeko azken eguna urtarrilaren 6a izango da eta emodiozko esaldien kasuan,…
