Aste honetan Osintxuko ludotekan Hennarekin jolasean ibili dira. Auzotar bat joan zen bertara eta artista hutsa dela garbi utzi zuen. Primeran pasatu zuten gaztetxoek eta badaukate egun batzuetarako oroitzapen bezala hennazko tatuajea….
Euskararen bozgorailua
Bueltan da euskararen bozgorailua eta aurten ikusiko duzuen bezala, “Euskaraldia” girotu eta indartzeko asmotan ekimenarekin lotura izango dute esaldiek. Otsaileko bozgorailua: Euskara ikasi eta erabiltzeko arrazoi ugari egon daitezke eta den-denak dira baliozkoak.
Badator XV.laburbira
Bergarara bueltan da XV. Laburbira. Datorren asteazkenean, otsailak 28, arratsaldeko 20:00etan euskarazko film laburrak ikusteko aukera paregabea izango da Bergarako Zabalotegi aretoan.
Domeketan familian gozartzen
Igande honetan, otsailak 25, “Domeketan familian gozatzen” ekimenaren baitan, sormen tailerra egingo da. Polimaker izeneko material berri batekin, bakoitzak nahi dituen irudiak egiteko aukera paregabea izango du. Animatu eta gerturatu familia giroan…
Eskiatzen primeran
Gaztelekutik Valdezcarayra eskiatzera joan ziren, aurreko larunbatean. Oso ondo pasatu zuten gaztetxo zein hezitzaileek. Gerturatu eta parte hartu antolatzen diren ekintzetan.
Euskara lapikoan
Auzokok eta Bizikasik elkarlanean “Euskara lapikoan” ikastaroa antolatu dute, Udalaren laguntzarekin. Oinarrizko euskara eta sukaldaritza jorratuko dira ikastaro honetan.
Martxoaren 7an hasi eta 23a arte iraungo du ikastaro honek eta asteazken eta ostiraletan elkartuko dira 11:00etatik 13:00ak arte elkarte gastronomiko batean.
Interesa izanez gero, eman izena Jardunen edota Bizikasin. Plaza mugatuak dira.
Animatu!
Amodiozko gutun eta esaldien sari banaketa
Atzo burutu zen Amodiozko gutun eta esaldien sari banaketa eta benetan polita eta hunkigarria izan zela. Hona hemen, atzoko argazkiak ikusteko eta saritutako gutun eta esaldiak irakurtzeko aukera.
XXIV. Txorimalo erakusketa
Aurten ere bueltan da urtero bezala Erramu zapatuko txorimalo erakusketa. Martxoaren 24an ospatuko da eta bertan parte hartzera animatu nahi zaitutztegu.
Angiozarko ludotekarako hezitzaile behar da
Angiozarko ludotekan lan egiteko hezitzaile bat behar da. Begirale titulua eta autoa izatea ezinbestekoa izango da. Interesa izanez gero, bidali curriculuma gaztejardun@topagunea.com helbidera edo deitu 943763661 telefonora, otsailaren 13a baino lehen. …
