Maiatzaren 14an izango da aurten Herri Urrats jaia Senperen eta bertara joateko autobusa antolatu du debagunek. Txartelak erosteko aukera izango da Jarduneko bulegoan maiatzaren 11a baino lehen.
Udaleku irekiak eta zaintza zerbitzua
Aurten ere azken urteetan bezala Jardunek kudeatuko ditu Bergarako Udaleku Irekiak eta baita zaintza zerbitzua ere. 2 urteko haurretatik hasi eta 12 urte bitarteko neska-mutikoentzat zuzenduta egongo dira. Zerbitzu honen bitartez haurrentzat aisialdi euskalduna eta hezitzailea eskaniko dira, primeraz pasatzeaz gain.
Dagoeneko hasiak gara aurtengo udaleku irekietarako prestaketa lanekin eta urtero bezala hau aurrera eraman ahal izateko hezitzaileak behar ditugu. Aurten uztailaren 3tik 28ra izango dira.
Uztailean zehar haur zein gaztetxoekin lan egiteko gogoa izanez gero, ez izan zalantzarik eta animatu izena ematera maiatzaren 5a baino lehen.
“Euskararen biziberritzea: ziklo berrirako osagai batzuk” hitzaldia
Maiatzaren 3an, asteazkena, “Euskararen biziberritzea: ziklo berrirako osagai batzuk” hitzaldia egongo da arratsaldeko 19:00etan Irizar Jauregian Ibon Manterolaren eskutik.
“Telesforo ez da Bogart” antzezlana
Apirilaren 29 an, larunbata, arratsaldeko 20:00etan “Telesforo ez da Bogart” antzezlana egongo da Zabalotegi aretoan.
Korrikari ongi etorria Oxirondoko ludotekan
Egubakoitz gabean Korrika Bergaratik pasatuko zenez, egun horretako arratsaldean egun berezi bat ospatu genuen Oxirondon. Korrikarako pankarta bat egin genuen, beheko patioan antolatutako txokolatadara joan ginen, dantzak ikusi genituen, aurpegiak margotu… Arratsalde…
Txorimalo erakusketa
Erramu zapatu egunean urtero bezala txorimalo erakusketa egon zen Ibargai kalean. Aurten 11 txorimalo aurkeztu ziren eta denek itxura ederra zeukaten gainera!
Eguazteneko azokan txorimaloak egiten
Atzo asteazkeneko azokan txorimaloak egiten ibili ziren hainbat gaztetxo. Sormen tailer polita burutu zuten eta txorimalo eder askoak egin zituzten.
Egindako lanak azokan daude ikusgai. Pasa bertatik eta eman begiratu bat!
Apirila Xabalote Gaztelekuan
Apirilean ere ekintza ugari izango dira Xabalote Gaztelekuan! Aste Santuko egunetan itxita egongo den arren hilabete honetan asteburuetaz gain aste barruko egun batzuetan ere zabalik egongo da. Animatu eta gerturatu giro bikainean arratsalde ederrak…
Apirileko euskararen bozgorailua
Apirileko euskararen bozgorailua: Edonon eta edozeinekin “Ez uka ez lotsa euskaraz mintza”