Jon Maiaren “Desde Extremadura al Bertsolarismo” hitzaldia San Joxepe elkartean Urriaren 9an, astezkenean, 19:00etan, Jon Maiak “Desde Extremadura al Bertsolarismo” hitzaldia emango du Bergarako San Joxepe jubilatuen elkartean. Hitzaldia gazteleraz izango da…
Hilabetea: iraila 2019
“Hitzen Ahairea” kantagintzari buruzko ikastaroa
“Hitzen Ahairea” kantagintzari buruzko ikastaroa eskainiko dute Gotzon Barandiaran eta Rafa Ruedak, Bergaran. Jardun euskara elkarteak eta Bergarako Udalak elkarlanean “Hitzen Ahairea” ikastaroa antolatu dugu. Idazleen eta musikarien arteko elkarreraginetik sortutako kantagintzari…
Kultura kalera jolaslekua
Joan den ostiralean San Martin plazan elkartu ginen, Kultura Kalera programaren barruan, haur eta gurasoekin jolasteko. Eta primeran pasatu genuen!
Kultura Kalera
Herriko kultura elkarte ezberdinak ezagutarazteko egiten den ekimena da Kultura Kalera. Aurten ere, Jardun Euskara Elkarteak, tartetxo bat izango du ekimen honetan. Domekan, Irailak 29an, goizeko 12:30etatik 14:00etara bitartean, gure urte osoko…
Gurasolagun
Umeak klasean edo jolasean dauden bitartean, astean behin ordubetez, taldetxotan euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartzeko prest zaudete? Ba, eman izena GURASOLAGUN proiektuan! *GURASOLAGUN* jardunkultura@topagunea.com 943763661 / 605712469
Jardun Euskara Elkartearen aurtengo eskaintza
Azken asteotan aurtengo Jarduneko eskaintza gutxika aurreratzen joan gara. Oraingoan, Ikastetxeetan eta bergarako zenbait puntutan (Udaletxean, Liburutegian…) eskuragarri izango duzuen eskuorria aurkezten dizuegu, eskaintza osoarekin.
Belastegi#30 Euskarazko hedabideak kontsumitzea lagungarria da euskaldunberrientzat
Gaurkoan, Monika Belastegi dugu Kataianeko hitzaren jabe, Udal Euskaltegiko Patxi, Marian eta Arantzazuk luzatutako kezka/galderei erantzuteko prest!
Udal euskaltegiko ikasleek egindako hausnarketari jarraipena emanez, hona hemen Monika Belastegi Goiena komunikazio taldeko kidearen iritzi artikulua.
Patxik, Marianek eta Arantzazuk ez bezala, etxean jaso dut nik euskara, ama hizkuntza dut.
Kultura kalera jolaslekua
Jardun Euskara Elkarteak datorren irailaren 27an, ostirala, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Udalak antolatutako Kultura Kalera ekimenaren barnean, Jolas Leku ibiltaria antolatu du. Bertan, munduko jolasak, mandalak margotzea eta kantu jolasak egingo ditu bertaratzen…
Lan eskaintza
Jarduneko eskolaz kanpoko euskara errefortzuak emateko irakaslea behar da. Interesatuak aurkeztu curriculuma Jardunen edo bidali gaztejardun@topagunea.com helbidera. Curriculumak aurkezteko azken eguna irailak 26a izango da. Informazio gehiagorako jarri Jardunekin harremanetan
Berriketan
BERRIKETAN: Euskarazko komunitate bat baino gehiago. Zatoz!! *Euskara maila hobetu nahi?* *Euskaraz bizi nahi?* *Euskaraz bizitzen lagundu nahi?* *Hizkuntza ohiturak aldatu nahi?* Dagoeneko zabaldu dugu Berriketan egitasmoan izena ematea. Urte honetan egitasmotik *TÚtik GUra. Ongi etorri Mintzalagunon Mundura* salto egiteko gonbidapena luzatzen diegu euskaltzale guztiei, euskaraz lagunartean, modu eraginkorrean eta giro ezin hobean aritzeko.